Gure scratchean karta arrunt eta erromatarrekin jolastuko gara. Nahiz eta hasiera batean programa ulertu eta burutzea kostatu izan oso interesgarria iruditu zaigu baliabide teknologiko moderno hau. Izan ere, programa guztietatik ikasleen interesa bereganatu dezakeen hoberenetarikoa iruditzen zaigu. Scratcha ondo menperatuz gero ikasleentzako edozein gai modu dibertigarri batean erakutsi ahal izango diegu, matematika, geografia edota heziketa fisikoa gaia dela ere.
Helburu hezitzaileak:
Modu dibertigarri batean, ikasleek edozein gaitan jaso behar dituzten gaitasunak errazago jasotzea. ikasketa esanguratsuago bat lortzea, azken batean.
Landutako gaitasunak:
Gaur egun gero eta garrantzi handia hartzen hasi den baliabide teknologiko berrien erabilpena menderatzea.
Nori zuzendua:
Baliabide teknologiko hau Lehen hezkuntzako ikasle guztiei zuzendua dago.
Errekurtsoak:
Internetera konektatu daitekeen edozein ordenagailu eta scratch baliabide teknologikoa.
Hona hemen Scratch programa erabiltzen ikasteko tutorial txiki bat
Hona hemen eskolan informatikaren segurtasunaren inguruko artikulu bat. Interesgarria iruditu zaigu izan ere eskolan internet bezalako baliabide "berrien" aurrean erabaki asko artu behar dira eta etengabeko berrikuntzan egon behar da.
Alfonoso Valduncielek artikuluan duen moduan ume eta persona gazteek haien kabuz ikasi dute internetetik ibiltzen eta ordenagailuarekin egiten ditutzten ia gauza denak egiten. Beraz, ume hauek informatika arloan “autohezituak” izan direla esan genezake. Internet munduko sarerik zabalena da eta denetatik aurki daiteke; sare irekia denez, ez da segurtasun osoa inoiz ere lortuko eta beti egongo dira arazoak eta erabilpen desegokiak sare horren tamaina hain handiagatik.
Azken urteotan eskolarekin erlazionatutako iskanbila ugari egon dira ikasle batzuek internetera igotako bideoak direla eta. Bideo horietan, ikasleen arteko tratu txarrak, irakaslearen aurkako erasoak, bullyinga, eskolako materialaren erabilpen desegokia, etab. Jokabide desegoki ikusi ahal daitezke. Eskolan iskanbilak eta borrokak betidanik egon dira, nahiz eta interneten denon begibistara ez izan baina orain bideoak ateratzeko erraztasunak video horiek sarean egotea eta beraz guztien bistara egotea suposatu du. Guztion bistara egoteak erronka bat suposatzen du zenbait ikaslerentza, izan ere ikasle askok bideorik “onena” grabatu nahi dute. Hori dela eta, badira ikasleak benetan saiatzen direnak bideo latzena lortzeko.
Horrelako bideoen aurrean, logikoa denez, ikastetxeek arau berriak ezarri behar izan dituzte. Arau berriak sortzerakoan, betiko galdera egiten da: Zer da kastigatu behar dena? Non dago jokaera bat jokaera txar bat kontsideratzeko limitea? Galdera hauei erantzutea ez da erraza, izan ere bideo guztietan ez da biolentziarik ikusten baina bai, kasu askotan, min egiteko intentzioa.
Argi dago teknologia baliabideak bezala, arauak berritzen Joan beharko direla denbora pasa ahala baina dagoeneko teknologiak ikastetxeei aurre pausu bat baino gehiago daramakio eta horrela segituz gero bide berean arraituko dugula.
Hona hemen youtubetik ateratako "ispilu neuronei" buruzko bideo bat, oso interesgarria eta baliagarria gizakien joera soziala ulertzeko. Hementxe bideoaren linka.
Interesgarria benetan neurona ispilu hauen aurkikuntza, izan ere neurona hauen jokaerek garrantzi handia izango dute ikaskuntza prozesuan. Aldi berean, aurkikuntza honek gizakiak gure artean konektaturik gaudela jaiotzez enpatikoak garela suposatzen du.
Lehenik eta behin, neurona hauek ikaslearen eta irakaslearen arteko komunikazioan garrantzi izugarria dutela esan beharra dago. Hain dute garrantzi handia, non irakasle batek ikasle bati ahozko komunikazioa erabili gabe sentsazioak transmiti diezaioke neurona hauen bitartez, enpatiaren bidez hain zuzen. Aldi berean, enpatia honek arazoak sor ditzake komunikazioan, izan ere irakasleak ikasleari bere ezaugarri fisiko batengatik, ahots tonuarengatik, keinu batengatik edo ikaslearengan enpatia sor dezakeen edozerrengatik mezu bat eman diezaioke eta mezu hori ahoz komunikatu nahi dioenaren kontrakoa izan. Beraz, kasu horretan, irakasleak ez du bere nahitaezko komunikazio helburua lortu, izan ere ikasleak bi mezu jaso ditu eta mezu horiek haien artean inkoherenteak dira.
Gure garunaren portaera hau esan bezala irakaskuntza-ikaskuntza prozesurako negatiboa izan badaiteke ere, kasu batzuetan oso positiboa izan daiteke ere bai. Positiboa ala negatiboa izango da prozesua nola ematen denaren arabera, izan ere sentsazioez baliatuz irakasleak ikaslearen enpatia bila dezake eta horretaz baliatu zerbait erakusteko.
Imitaziozko ikaskuntza ere bultzatzen dute neurona hauek, beste pertsona bat zu egiten ari zarena egiten ari dela ikustean piztu egiten baitira.
Hona hemen Youtuben ikusi dugun bideo bat. Bideo interesgarria iruditu zaigu, irakaskuntzaren inguruan hainbat kontzeptu interesgarri aipatzen dituelako, hala nola irakaslearen jarrera, kritikotasun positiboa, inteligentzia kolektiboa, …
Aldi berean, herrialde azpigaratuetan ematen ari diren hezkuntza proiektu garrantzitsu eta positiboak erakusten ditu.
Iruzkina
“Escuela nueva proiektua” (Colombia).
Hasteko, proiektu honen helburua oso garrantzitsua dela azpimarratu behar da: hezkuntzaren kalitatea hobetzea eta desberdintasunak eta esklusioa konpentsatzea, batez ere nekazaritza guneetan.
Proiektu honek hainbat alde positibo dituela esango genuke. Hasteko ikasleen eta irakaslearen “papera” definiturik dagoela esan genezake, irakaslearena umeak motibatzea delarik eta umeena haien arteko gertuko interakzioa sortuz heztea, material pedagogikoetatik abiatuz. Material pedagogiko honek, aldi berean, ikasleen arteko interakzioa bultzatzen du, modu honetan eguneroko bizitzan berebiziko garrantzia duten gaitasun sozialak garatuz. Beraz, nahiz eta irakaskuntza pertsonalizatua izan, ikaskuntza kolektiboa dela esango genuke haien arteko interakzioa dela eta.
François Taddei
Sormena bultzatzearen garrantzia oso handia da, bai umeengan baita helduengan ere, izan ere, franzuak dioen moduan mundua ez da estatikoa, oso azkar mugitzen da eta etengabe aldaketak jasaten ditu. Beraz, azkar mugitzen den mundu batean bizitzeko azkar mugitzen jakitea beharrezkoa da. Eskolaren kasuan berdin gertatzen da, gure gizartea eta beraz gizartea osatzen duten gauza guztiak aldatzen doaz (ikasleak barne) eta hauei erantzun bat eman behar zaie. Logikoa denez, erantzun horiek egunero berrituz joan behar dira. Horregatik, eskola etengabeko aldaketa prozesu batean egon behar da barneraturik eta ez da nahikoa berrikuntza teknologiakoak eskola “zaharkitu” batean sartzea.
Amaitzeko ikasleengan “ahal dut” sentimendua bultzatu behar da, automotibazioa izan dezaten. Oso garrantzitsua baita kapaz izatearen sentimendua izatea, horrek ikaslea motibatu egingo baitu eta ikaskuntza emateko probabilitateak handitu. “I Can” sentimendu hau “El Efecto Pigmalion” teoriarekin lotu ahalko genuke, bietan ikaskuntza hobetzen baita sentimendu positibo batetik abiatuz.
Halaber, eskolaren zentzu irekia bultzatu beharko zen. Bada ordua eskolako ate eta leihoak irekitzeko, guztien artean gauzak hobetzea errazagoa baita (inteligentzia kolektiboa), hesiek hobekuntza besterik oztopatzen baitute.
Nanhi kali proiektua, India (Nesken eskolarizazioa)
Tamalgarria iruditzen zaigu oraindik eskolara joan EZIN diren umeak egotea. Indian horrelako milaka kasu daude, batez ere neskak direlarik. Horregatik nani kali proiektua benetan garrantzitsu eta positibotzat jotzen dugu.
Taldeka lan egitea positiboa dela uste dugu, ikasle horien artean jakintza maila oso aldakorra izango delako, eskolara joan baino lehen bertatik kanpo ikasitakoaren arabera. Beraz, talde dinamikak garrantzi handia izango du eta haien artean kooperazioa bultzatuz alderdi sozialak izugarri garatuko dituzte. Gainera, klaseak dibertigarriagoak bihurtuko dira eta haien sormenerako oso positiboa izango da.