Pixtona. Baliabide teknologiko berri hau komikiak gure kabuz ekoizteko ezinhobea da. Klaseetan zehar esan dugun bezala, baliabide hauek saioa edulkoratzeko balioko digu, gure saioak, saio interesgarriagoetan bilakatuz.
Guk prestatutako pixtonak eskolako sute baten aurrean irakasleek eta ikasleek hartu beharko lituzketen erabakiak modu dibertigarri batean azaltzen du. Kasu honetan, istorioa Mikelen egoeratik abiatzen da. Izan ere, Mikel azterketa prestatu gabe aurkeztu da azterketa egunera eta mirari baten zain dago azterketa hori gainditzeko. Uste dugu, modu honetan ikasleen atentzioa erakartzen dugula, ondoren gure helburu didaktikoari pausoa emateko.
Egoera horretan, sute txirrinak sute baten presentzia adierazten du eta komiki guztian zehar sute baten aurrean hartu beharreko erabaki egokiak azaltzen dira.
Helburu didaktikoak:
Komiki honi esker, ikasleek sute baten haurrean izan beharko luketen portaera egokia garatzea.
Landutako gaitasunak:
Sute baten aurrean hartu beharreko erabaki egokien ikasketa.
Ordenagailuaren erabilpena. Kasu honetan Pixton baliabide teknologikoaren erabilpena.
Nori zuzendua:
Komikia eta honen erabilera lehen hezkuntzako ikaslee guztientzat zuzendua egongo litzateke.
Bestalde, Haur Hezkuntzan dabiltzaten irakasleentzat bereziki, oso interesgarria izango litzateke pixtona erabiltzen ikastea. Izan ere, maila honetan haurrei egunero ipuin bat edo beste kontatzen zaie, eta programa honen erabilpen egokiarekin, ikasleei bereziki guk nahi genituzkeen helburu eta gaitasunak trasmititu ahal izango genieke.
Dakarren abantailak:
Guk ekoiztutako komiki baten bidez, zehazki irakatsi nahiko genuena modu dibertigarri, berri eta interesgarri batean irakastea.
Bestalde, ikasleei programa hau erabiltzen irakatsiko genieke. Programa sinplea izan arren, oso interesgarria bait da programa hau ikasleen garunaren garapena modu dibertigarri batean garatzeko.
Errekurtsoak:
Ordenagailua, pixton programa, internet...
Hona hemen pixtona erabiltzen ikasteko video tutorial bat:
Hona hemen pixtona erabiltzen ikasteko video tutorial bat:
Ikusi live streaming video jokin_21 izenean livestream.com orrialdean