sábado, 18 de diciembre de 2010

Marrazketa baliabidea haurrentzat: Youpaint

Argi dago, teknologia berriak ere haurrentzako izan behar direla  eta azken urte hauetan hauentzako programa berriak eraikitzen ari dira. Haur txiki eta gazteen garapenerako behar beharrezkoak dira marrazkiak, haien pentsamendu eta ideia guztiak, edota hain ikuspuntuak nolabait paperean irudikatzeko erabiltzen baitituzte.

Sarean aurkitu dugun programa honek, Youpaint du izena, eta hitzak adierazten duen moduan " zuk margotu" esanahia du. Hitzak dion bezalaxe, programa honi esker, diseinu grafikoak burutu ahal izango dira, baina hauek baliabide xinpleenekin eginak izango dira. Bestalde, erabilitako osagaiak argi eta garbi azaltzen dira menu nagusian eta gainera hauek idatziak egon beharrean, marraztauak daude, haurrek errazago identifika ditzaten.


Baliabide hau, hezkuntzan erabiltzeko bikaina izan daiteke eta batez ere haur gaztetxoenek erabiliko duten baliabidea izango da, pixkanaka teknologia berriak ezagutu ditzaten eta hauetara molda daitezen. Horretaz gain koloreak ikasteko eta grafismo mota ezberdinak bereizteko ezin hobea izango da. Honen bidez marraztu eta margotzeko teknikak bereganatzea lortuko dute.

Geure proiektuari dagokionez ondorengoa izango litzateke:

Lehen hezkuntzako lehengo ziklorako bideratuko genuke programa hau. Horretarako ikasleak astean behin talde bereko talde txikiak banatuz, ordenagailu geletara joango lirateke eta bertan egun bakoitzero irakasleak marrazki bat proposatuko lieke. adibididez:
  • Aste buruan egindako ekintzak marraztu eta margotu ondoren.
Astero programaren maneia zein den begiratu ezkero, irakasleak argi eta garbi aurrera pausuak ikusiko lituzke.

Bestalde, haurra txikiegia izateak, idazte baliabidearekin arazoak sor ditzake (esku txikiegia izateak, xagua hartzea galarazten baitu, adibidez): horretarako ere, bertsio honek ondorengo irudietan ikusi ahal izango duzuen moduan, eskuz margotu eta marrazteko aukera ematen du, arbela digital erabiliaz.

Hona hemen software honi buruzko bideo interesgarri bat:




HELBURU HEZITZAILEA:
  •  Marrazketaren eta margotze prozesu  inguruan sakontzea izango da helburu nagusiena. Horri esker haien ideiak ordenagailuko pantailan (paperean bezela)  espresatu ahal izango dituzte.
  • Teknologia berrietara hurbiltzea ere beste helburu garrantzitsua izango litzateke, txikitatik jarri ezkero ondoren konfiantza handiagoa izango dutelarik teknologia berrien kudeaketarako.

LANDUTAKO GAITASUNAK ETA HORREN ZERGATIA:
  • Gaitasun komunikatiboa:  Haurren ideia eta pentsamenduen espresatzea.
Honen bitartez haurrak berak, momentuan dauzkan ideia, kezka edota beste edozer margotuko luke edozein lekutan margo zezakeen bezela eta horren bidez irakasleak haurra gehieago ulertuko luke.
  •  Margotu eta marrazteko gaitasuna
Baliabide honen bitartez, haurrak margotzeko eta marrazteko teknika ezberdinak ezagutu egingo ditu, eta hauen erabilera zuzena nolako den ere ikasiko du.
  •  Gaitasun teknologikoa
Baliabide honen bidez haurrek teknologia berrien inguruan beste programa bat ezagutu ahalko dute eta hau nola kudeatu jakiteaz gain, haien probetxurako izango diren ekintzak burutzeko bitarteko bikaina izango dute. Honelako bat egiteak gaitasun asko eman diezaioke norbanakoari, besteak beste gaitasun teknologikoak eta teknologia berrien maneiuak.

NORI ZUZENDUA:

Baliabide hau irakaskuntzari zuzendua dago batez ere, eta inguru hori osatzen duten ikasle zein irakasleentzako dago bideratua hain zuzen. 
Margotu eta marraztearen beharra haurrek gaztaroan sartu artekoa dute eta hori dela eta haien formakuntzan berebizikoa izango da hau egita, eta hori dela eta, gehien bat haurtzarorako haurrentzat dago diseinatua bitarteko hau. Bestalde, sofware honek ere zailtasun maila handiagoko marrazkiak ere egin ditzake, eta hauek haur nagusienentzako egongo dira bideratuak.

HONEK DAKARTZAN ABANTAILAK:

  1.  Margotu eta marrazteko tresneria eta materialen kudeaketa.
  2. Marrazkiak egin ondoren, ordenagailuan bertan gorde egin daitezke.
  3. Errekurtso naturalen aurreztea (orriak).
  4. Haurrak teknologia berriekin harremanetan jartzeko bikaina.

BEHARREZKO BALIABIDEAK:

  • Ordenagailu bat: Arbela digitala erabili ezkero, ez da inolako beste gauzarik behar. Bestela monitorea eta xagua erabiliaz lor daitezke marrazkiak.
  • Yopaint programa: dohakoa hilabete batez, ondoren ordainpekoa.

Hona hemen programaren tutorial labur bat:



Youpaint programa deskargatzeko egin klik hemen

No hay comentarios:

Publicar un comentario