jueves, 16 de diciembre de 2010

Google Maps-a

Ikus dezakezuen moduan, Google Maps programa ere, oso erabilgarria ezan dakigute eskoletan edozer gauzetarako. Pedagogikoki oso erabilgarria da googlek eskaintzen digun mapa digital hau, eta bertan ehundaka informazio mota ager daitezke, xinpleenetik hasita, konplexutasun maila handiena duenerarte.

Honakoan, proiektu polit batean pentsatu degu programa hau baliabide bezela erabiltzeko, eta baliabide oso konpletu eta pontetea dela uste izan dugu. Horretarako ideia hau izan dugu:

Donostiako eskola bateko hirugarren eta laugarren mailako ikasleak egun pasako irteera bat dute pentsaturik egitera Donostiatik Oriora, Santiago bidetik hain zuzen. Bide hau, Igeldo mendiaren magalean dago eta lauzpa bost ordutan burutzeko irtenaldia izango litzateke. Horretarako, aurreko naturako saioan, irakasleak Google maps-a baliabide bezala erabiliaz, ibilbidea zein izango den azalduko die, eta aldi berean egingo dituzten geldialdi edota paisaia ikusteko puntu garrantzitsuenak azalduko ditu programa honen bidez, eta aldi berean hauek arreta osoa jartzea espero da, sistema oso konpletua izateaz gain oso interesgarria ere badelako, bere errealismoa dela eta.

Aldi berean, Google maps-etik Google Earth delakora salto egingo du, eta bertan irudia errealagoa bilakatuko da, satelitez ateratako argazki erreala baita hau. Bertan, ibilbidean agertuko diren eraikuntza ezagunak eta paisaia ezberdinen irudiak erakutxiko ditu, Google Earthek duen argazki biltegiari esker.


Hementxe ikusi ahal izango dezue zehaztasun gehiagorekin ibilbidea:  Donostiatik oriora irteera

HELBURU HEZITZAILEA:
  •  Irteera bat prestatzeko orduan baliabide digitalei ahalik eta hobekien eta probetxu gehien ateratzen jakitea.
  • Haurrek beren ingurune geografikoaren ezagupena izatea, bitarteko honek eskaintzen dituen aukera anitzen bitartez, non bizi direnaren kontzientzia hobea izan dezaten.

LANDUTAKO GAITASUNAK ETA HORREN ZERGATIA:
  •  Ingurunea behatzeko eta nolakoa den ulertzeko  gaitasunak lortzea.
Google Maps/Earth-aren bitartez mundua nolakoa den eta geure ingurunearen kokapena (munduarekiko) non dagoeneko gaitasuna lortzeko bide ezin hobea izango da bitarteko hau.
  •  Gaitasun teknologikoa
Baliabide honen bidez haurrek teknologia berrien inguruan beste programa bat ezagutu ahalko dute eta hau nola kudeatu jakiteaz gain, haien probetxurako izango diren ekintzak burutzeko bitarteko bikaina izango dute. Honelako bat egiteak gaitasun asko eman diezaioke norbanakoari, besteak beste gaitasun teknologikoak eta teknologia berrien maneiuak.

    NORI ZUZENDUA:

    Baliabide digital hau jende edo erabiltzaile guztientzako dago prestatua, maiala baxuena duen erabiltzailetik hasita, ezagupen handia duen eta errendimendu handia aterako duen erabiltzailera zuzendua.

    Irakaskuntzaren esparruan haurrek programa honen bidez  ingurumenarekin zerikusia duten gauza asko ikas ditzakete eta aldi berean programa erabiliaz eta manipulatuaz asko ikusi eta ikasteko aukerra izango dute.

    Irakasleek ordea, haien klaseak planteatzeko arrazoi asko izango dituzte, baina batez ere, ikasleen interesa eta motibazioa erraz erakarriko duten ziurtasuna dute, baliabide oso dinamikoa baita honako hau, eta oso enpirikoa ere bada. Ikasleek programa zabaltzean mundu osotikan zehar bidaiatu ahal izango dute, haiek nahi dituzten lekuetara joateko hain zuzen.

    EZAUGARRIAK
    • Lurra nolakoa den ikusteko aukera ematen digu, espazioan egongo bagina bezalaxe.
    • Bilaketak egin, munduko edozein lekutakoa: Herrialdeak, lakuak, ibaiak, etab.
    • Mundua inguratu eta aldi berean interesa sortzen digun edozein leku altura ezberdinetatik behatu.
    • 3D dimentsioa erabili ahal da.
    • Koordenada geografioak ezagutu.
    HONEK DAKARTZAN ABANTAILAK:

    Zalantzarik gabe abantailak era askotarikoak dira, baina gure ustez, garrantzitsuena askatasuna izango da:  Edonork edozer begiratu ahal izango du, inolako zailtasun edo debekurik gabe, eta horrek egingo du erakargarriagoa baliabide hau.

    Aldi berean, etxetik bidaiatzeko tresna ezin hobea izan daiteke, eta segungu gutxitan, munduko leku hurrunenean egon ahal izateak abantaila asko ematen ditu.

    BEHARREZKO BALIABIDEAK:

    Ordenagailua eta internet sarean konektatzeko aukera behar beharrezkoa da. Google Maps-a ez dago deskargatu beharra, eta bertan hainbat aukera ezberdin erabil daitezke: mapak, salelitea, "Earth" edo lurraren ikuspegia eta beste hainbat. Google Earth-a ordea, ordenagailura deskargatu behar da eta horretaz gain, uneoro konexioa izan behar dezu lekuak ongi enfoka daitezen.
     

    Ondoren Google Maps erabiltzeko tutoriala ikusteko, klikatu bideoaren gainean:
    Watch live streaming video from josuerki at livestream.com