Mindomoaren erabilera:
Honako honeta mindomoa erabili degu gaia baten azalpena egiteko. Kasu honetan iraupen eskiari buruzko mindomo bat aurkeztuko dizuegu post honetan, eta horretarako bi eskema burutu ditugu:
Lehenengo eskema, guraso edota irakasleentzat eraiki dugu, hauek iraupen eskiaren inguruan informazioa bildu dezaten ikus-entzunez, ez teoria hutsa irakurriaz. Bestalde, hauek ere haien semeentzako egindako mindomoa ikus dezakete, haiek zein ekintza burutu ditzaketen ikusteko. Baliabide informatiko ugari daude bertan, multimedia osagaiez gain (argazkiak, bideoak, etab.)
Horretaz gain, bigarren mindomo bat ere planteatu degu haur edota ikasleetzako hauek kirolaz gehiago ikas dezaten eta batez ere, behin edo behin txango edo irteerarenbat egin behar badute, honi buruz informazio oso baliagarria izan dezaten.
Honako metodo eskematiko hau oso baliagarria da, haurrek interes handiarekin ikus dezaten era eskematiko batean informazio osoa. Garunean ere, emaitza hobeak dakartza eskemen erabilerak eta asko laguntzen du ideiak ongi asimilatzeko: Begiratu ondorengo bideo honetan mindomo edota mapa kontzeptualen eraginak.
HELBURU HEZITZAILEA:
- Haurrak eta gurasoak iraupen eskia egin behar dutenerako informazio oso baliagarria izatea. Aldi berean, honek iraupen eskiari erakargarritasuna gehitu diezaioke eta nolabait honen promozionatzea dago, guraso zein ikaleak anima daitezen.
- Kirol honen onurak aztertzea eta hau egiteko neurriak hartzea.
- Naturarekin harremana izatea eta hau errespetatzea.
LANDUTAKO GAITASUNAK ETA HORREN ZERGATIA:
- Kirol jardueretarako gaitasunak
Mindomo honen bidez kirol jarduera baten barneratzea sortuko da iraupen eskia bitartekoz erabiliaz. Era berean kirola eta natura elkar dijoazela.
- Gaitasun teknologikoa
Baliabide honen bidez haurrek teknologia berrien inguruan beste programa bat ezagutu ahalko dute eta hau nola kudeatu jakiteaz gain egiten ere ikasi ahalko dute. Honelako bat egiteak gaitasun asko eman diezaioke norbanakoari, besteak beste gaitasun teknologikoak eta teknologia berrien maneiuak.
Kasu honetan, Mindomoari esker, laukitxoak zapalduz edeia berriak ulertu ahalko dituzte eta ideia hauen garrantzia ere zein den behatuko dute, eskemaren zein mailatan kokatua izanagatik.
- Irteera bat prestatzeko gaitasuna (autonomia)
Zalantzarik gabe, Mindomo honen helburu nagusiena eski irteera bat nola prestatu izango da, eta horretarako xehetasun guzti guztiak agertuko dira honen inguruan, ikasleek autonomoki irteera presta dezaten, gurasoen laguntzarik gabe (prestakuntzan gutxienez).
- Eskemak ulertzeko gaitasuna
Honen bitartez ikasleek kontzeptu mapak hobekiago erabiltzen ikasiko dute eta baliabide honen bitartez, eskema ez dago hasiera hasieratik zabalik. Hala ikasleak erabakiko du zein den haren adar gustukoena eta hartara ez da behartua egongo guztia irekitzera. Aldi berean eskema hau multimedia baliabidez egongo da lagundua eta horrek sekulako laguntza emango dio ulertze prozesuari.
NORI ZUZENDUA:
Lehenengo eskema, guraso edota irakasleentzat eraiki dugu, hauek iraupen eskiaren inguruan informazioa bildu dezaten ikus-entzunez, ez teoria hutsa irakurriaz. Bestalde, hauek ere haien semeentzako egindako mindomoa ikus dezakete, haiek zein ekintza burutu ditzaketen ikusteko. Baliabide informatiko ugari daude bertan, multimedia osagaiez gain (argazkiak, bideoak, etab.)
Horretaz gain, bigarren mindomo bat ere planteatu degu haur edota ikasleetzako hauek kirolaz gehiago ikas dezaten eta batez ere, behin edo behin txango edo irteerarenbat egin behar badute, honi buruz informazio oso baliagarria izan dezaten.
Lehen hezkuntza osoko ikasleentzat dago egina eskema hau, baina eskola askotan egiten diren eski txangoak hirugarren ziklorako direnez (5. eta 6.maila), haintzako zertxobait gehiago moldatu degu.
Argi dago teknologia berriek abantaila asko dituztela, eta hauek ere hezkuntzan aurki daitezke. Mindomoaren kasuan argi eta garbi ikus daiteke antolaketa eskematikoaren garrantzia eta gainera mailakatua egoteak abantaila grafiko asko eskaintzen ditu. Aldi berean, argazki, bideo edota ahotsa gehitu ahal izateak sekulako laguntza ematen du edozein gai azaltzerako orduan eta Mindomoa hauetaz gainezka dago. Azken hauek informazioari motibagarritasuna eta dibertigarritasuna ematen diote eta hau oso abantaila handia izango da, pedagogikoki ikusirik.
BEHARREZKO BALIABIDEAK:
Ordenagailua eta internet sarean konektatzeko ahalmenak beharrezkoak dira Mindomoa erabiltzeko.Sarean dagoenez ez da beharrezkoa programa hau jaistea, eta beraz haren web orrialdean sartzearekin eta erregistratzearekin nahikoa izango da.
Ondoren Mindomoa egiteko laguntza bisuala eskainiko dizuegu Livestream programaren bitartez:
josuerki on livestream.com. Broadcast Live Free
No hay comentarios:
Publicar un comentario