Honako post honetan, avatarrak erabiliko ditugu metodo pedagogiko bezela. Sistema honek asko lagun gaitzake, batez ere haurren atentzioa erraz erakarriko dutelako, berrikuntza baita haientzako.
Voki programa da erabili duguna, eta programa honen bidez pertsonai ezberdin asko aukera daitezke, zuk aukeratutako ezaugarri fisikoak erabiliz eta hautako bakoitzak aukera asko emango dizkigularik.
Ikus ezazue geure proiektu txiki hau:
Ondoren, pizza nola egiten den ikusi dezakezue, emakume trebe honen eskuz!!
begira begira!!
Beraz, hau izan da dena adiskideak! eta oraiiin, JATERA!!
HELBURU HEZITZAILEA:
Helburu askotarikoak ditu bitarteko honek baina ziurrenik garrantzitsuena motigarritasuna izango da. Azken finean Vokiak irakasleak esan beharreko guztiak beste modu interesgarriago, berritzaileago eta dibertigarriagoan egiten du, haurrek interes gehiago jarri dezaten. Esaera zaharrak dion bezalaxe " berritan, goxo".
LANDUTAKO GAITASUNAK ETA HORREN ZERGATIA:a) Teknologia berriak erabiltzeko gaitasuna:
Teknologia berrien mundua ezagutzeko balioko du Vokiak. Haurrek avatarren abantailak aurkituko dituzte.
b) Informazioa interpretatzeko gaitasuna, eta horrekin ideia berriak eraikitzeko gaitasuna lortzea.
Avatarrak emango duen informazioa erabilgarria izango da gaia edozein delarik ere.
c) Hizkuntza gaitasunak. Metodo honen bidez haurrek hizkuntza erabiliko dute beste edozein arlotan bezalaxe.
NORI DAGO ZUZENDUA?
Orokorrean hartuta baliabide hau edozein ikaslerentzat dago prestatua baina fokatzea haur eta lehen hezkuntzako ikasleetan egingo genuke gure ustez, marrazki biziduneko irudiak izanda oso erakargarriak izan daitezkeelako haurrentzat. Orokorrean haur askok arreta arazoak dituzte irakasgai arruntetan, irakasleen bakarrizketa monotonoak direla eta, eta hau soluzio bikaina izan daiteke arazo hori konpontzeko.
DAKARTZAN ABANTAILAK:
Avatarrak abantaila anitzak dakartza irakaskuntza prozesuan baina batez ere interesgarritasunean eta motibagarritasunean oinarritzen gera hau esateko. Horrela, irakasleari lana ere erraztuko dio, momentu batez ikasleen arreta oso ziurtatuko baitio.
Gainera, gaur egun oso zaila den zerbait lortzen lagundu dezake: haurrak motibaturik egoten. Horregatik oso komenigarria deritzogu bitarteko hau erabiltzeari.
ERABILI BEHARREKO ERREKURTSOAK:
Ordenagailu bat pertsonako nahikoa izango da, internet konexioarekin nola ez.
Hona hemen Voki bat nola sortu azaltzen duen tutorial txiki bat, espero dugu zuei balio izatea.
Watch live streaming video from irakastekno at livestream.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario