jueves, 2 de diciembre de 2010

Gazteak eta teknologia berriak: Abantailak ala desabantailak?


Duela hilabete bat kaleraturiko Berria egunkarian, hain zuzen Harian sailean, gazteak eta teknologia berrien inguruan jarduten zuen artikulua argitaratu zuten, 2010eko Urriaren 24ean, Igandean. Blog honetan ere aurkitu dezakezue albisteren idatzia, txukunagoa eta garbiagoa. Ekarpen gisa hartzea garrantzitsua iruditu zaigu, besteak beste garrantzitsua baita azken urte hauetako korrontea zein izan den jakitea, eta gazteek internetarekiko zein joera hartuko duten ere garrantzitsua ikusten baitugu, azken finean hezkuntzan ere berebiziko garrantzia baitu.

Honako honetan gazteak eta teknologia berrien binomioaren erlazioari buruz jorratzen du iruzkin honek, eta bigarren zatian Iratxe Esnaola informatika ingenieriaren eskutik bere iritzia zer nolakoa den azalduko digu:

Azken urteotan badira hainbat kezka gazteen eta teknologia berrien inguruan eta ea hauek onak al diren gazteentzat ere planteatu du gizarteak, eusko jaurlaritzak ezagutarazi dituen datuak eman ondoren. 2010eko lehen hilabeteetan egin den lanaren arabera Euskal Herriko haurren  gehiengoak ( %89,6) interneta erabiltzen du bere eguneroko bizitzan. Kezka nagusiena ez da ordea erabilera kuantitatibo horren ingurukoa, baizik eta erabilera kualitatiboaren ingurukoa. Hau da, interneten dauden denbora zertan igarotzen duten izango dugu aztergaitzat.

 Artikuluan ageri den moduan, guraso gehienen kezka nagusiena ez da denbora izango, baizik eta haien haurrek zer nolako erabilera egiten dutenarena. Hau horrela gurasoek egin beharreko lan garrantzitsuena, internetaren mundua ezagutzea da, horrela gehiago hurbilduko baitira haien seme -alabei. Azken finean, internet baliabide ontzat har daiteke, beti ere, bere erabilera arduratsua denean eta beraz hori izango da bultzatu beharrekoa, bai etxean eta baita eskoletan ere. Internet bitarteko ezin hobea izan daiteke, erosoa benetan, eta hau aprobetxatu beharra den abantaila da gure ustez, bai gazteentzat eta baita adinetan sartuak direnentzat ere.

Internetek ere, beste edozein ekintzak bezalaxe arriskuak edota abantailak ekar ditzake gazteentzat eta hau izango da gurasoek eta irakasleek kudeatu beharko dutena, ez ordea erabilera egitea edo ez egitea, beraz honen inguruan sortu den alarma soziala bertan behera utzi beharko litzateke, gauzak ongi eginezkero. Gure ustez azken honetan dago gakoa, erabilera arduratsua egiteko.

Ondoren, xehetasun gehiago lortzeko, artikulu interesgarri hau irakurtzea gomendatzen dizuegu, aipaturiko guztia datuen bidez errazago ulertzeko.


Bitarteko grafikoa eta informazio iturria : Abantailak ala arriskuak

1 comentario:

  1. Desabantailak? Hori gaur egun planteatzea ez dakit garaitik kanpo ez ote dagoen !!!!!!

    ResponderEliminar