viernes, 17 de diciembre de 2010

Ispilu neuronak (neuronas espejo)

             Hona hemen youtubetik ateratako "ispilu neuronei" buruzko bideo bat, oso interesgarria eta baliagarria gizakien joera soziala ulertzeko. Hementxe bideoaren linka.



                Interesgarria benetan neurona ispilu hauen aurkikuntza, izan ere neurona hauen jokaerek garrantzi handia izango dute ikaskuntza prozesuan. Aldi berean,  aurkikuntza honek gizakiak gure artean konektaturik gaudela jaiotzez enpatikoak garela suposatzen du.
                Lehenik eta behin, neurona hauek ikaslearen eta irakaslearen arteko komunikazioan garrantzi izugarria dutela esan beharra dago. Hain dute garrantzi handia, non irakasle batek ikasle bati ahozko komunikazioa erabili gabe sentsazioak transmiti diezaioke neurona hauen bitartez, enpatiaren bidez hain zuzen.  Aldi berean, enpatia honek arazoak sor ditzake komunikazioan, izan ere irakasleak ikasleari bere ezaugarri fisiko batengatik, ahots tonuarengatik, keinu batengatik edo ikaslearengan enpatia sor dezakeen edozerrengatik  mezu bat eman diezaioke eta mezu hori ahoz komunikatu nahi dioenaren kontrakoa izan. Beraz, kasu horretan, irakasleak ez du bere nahitaezko komunikazio helburua lortu, izan ere ikasleak bi mezu jaso ditu eta mezu horiek haien artean inkoherenteak dira.
                Gure garunaren portaera hau esan bezala irakaskuntza-ikaskuntza prozesurako negatiboa izan badaiteke ere, kasu batzuetan oso positiboa izan daiteke ere bai. Positiboa ala negatiboa izango da prozesua nola ematen denaren arabera, izan ere sentsazioez baliatuz irakasleak ikaslearen enpatia bila dezake eta horretaz baliatu zerbait erakusteko.  
                Imitaziozko ikaskuntza ere bultzatzen dute neurona hauek, beste pertsona bat zu egiten ari zarena egiten ari dela ikustean piztu egiten baitira.

Informazio iturria: Youtube

No hay comentarios:

Publicar un comentario