Hona hemen Youtuben ikusi dugun bideo bat. Bideo interesgarria iruditu zaigu, irakaskuntzaren inguruan hainbat kontzeptu interesgarri aipatzen dituelako, hala nola irakaslearen jarrera, kritikotasun positiboa, inteligentzia kolektiboa, …
Aldi berean, herrialde azpigaratuetan ematen ari diren hezkuntza proiektu garrantzitsu eta positiboak erakusten ditu.
Iruzkina
“Escuela nueva proiektua” (Colombia).
Hasteko, proiektu honen helburua oso garrantzitsua dela azpimarratu behar da: hezkuntzaren kalitatea hobetzea eta desberdintasunak eta esklusioa konpentsatzea, batez ere nekazaritza guneetan.
Proiektu honek hainbat alde positibo dituela esango genuke. Hasteko ikasleen eta irakaslearen “papera” definiturik dagoela esan genezake, irakaslearena umeak motibatzea delarik eta umeena haien arteko gertuko interakzioa sortuz heztea, material pedagogikoetatik abiatuz. Material pedagogiko honek, aldi berean, ikasleen arteko interakzioa bultzatzen du, modu honetan eguneroko bizitzan berebiziko garrantzia duten gaitasun sozialak garatuz. Beraz, nahiz eta irakaskuntza pertsonalizatua izan, ikaskuntza kolektiboa dela esango genuke haien arteko interakzioa dela eta.
François Taddei
Sormena bultzatzearen garrantzia oso handia da, bai umeengan baita helduengan ere, izan ere, franzuak dioen moduan mundua ez da estatikoa, oso azkar mugitzen da eta etengabe aldaketak jasaten ditu. Beraz, azkar mugitzen den mundu batean bizitzeko azkar mugitzen jakitea beharrezkoa da. Eskolaren kasuan berdin gertatzen da, gure gizartea eta beraz gizartea osatzen duten gauza guztiak aldatzen doaz (ikasleak barne) eta hauei erantzun bat eman behar zaie. Logikoa denez, erantzun horiek egunero berrituz joan behar dira. Horregatik, eskola etengabeko aldaketa prozesu batean egon behar da barneraturik eta ez da nahikoa berrikuntza teknologiakoak eskola “zaharkitu” batean sartzea.
Amaitzeko ikasleengan “ahal dut” sentimendua bultzatu behar da, automotibazioa izan dezaten. Oso garrantzitsua baita kapaz izatearen sentimendua izatea, horrek ikaslea motibatu egingo baitu eta ikaskuntza emateko probabilitateak handitu. “I Can” sentimendu hau “El Efecto Pigmalion” teoriarekin lotu ahalko genuke, bietan ikaskuntza hobetzen baita sentimendu positibo batetik abiatuz.
Halaber, eskolaren zentzu irekia bultzatu beharko zen. Bada ordua eskolako ate eta leihoak irekitzeko, guztien artean gauzak hobetzea errazagoa baita (inteligentzia kolektiboa), hesiek hobekuntza besterik oztopatzen baitute.
Nanhi kali proiektua, India (Nesken eskolarizazioa)
Tamalgarria iruditzen zaigu oraindik eskolara joan EZIN diren umeak egotea. Indian horrelako milaka kasu daude, batez ere neskak direlarik. Horregatik nani kali proiektua benetan garrantzitsu eta positibotzat jotzen dugu.
Taldeka lan egitea positiboa dela uste dugu, ikasle horien artean jakintza maila oso aldakorra izango delako, eskolara joan baino lehen bertatik kanpo ikasitakoaren arabera. Beraz, talde dinamikak garrantzi handia izango du eta haien artean kooperazioa bultzatuz alderdi sozialak izugarri garatuko dituzte. Gainera, klaseak dibertigarriagoak bihurtuko dira eta haien sormenerako oso positiboa izango da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario