miércoles, 22 de diciembre de 2010

Euskal Herriko mapa

Puzzle hau sortzeko jigsaw planet baliabide teknologiko berriaz baliatu gara. Programa honekin guk aukeratutako edozein irudi erabil dezakegu edozein motatako puzzleak sortzeko. Gure kasuan, Euskal Herriko mapa agertzen den irudi bat aukeratu dugu.

Horrela, ikasleek puzzlea betetzen joan ahala Euskal Herriko probintziak zeintzuk diren eta non kokatuta dauden ikasiko dute.

Puzzleak egin ahala, beraien garapen psikologikoa bultzatuko dugu, puzzle zailagoak egingo dituztelarik.

Azkenik, puzzleak nola egiten diren ere irakatsiko diegu eta haiek gustuko dituzten gaiak garatuko dituzte modu dibertigarri batean.



Helburu hezitzailea:
Era dibertigarri batean, hasiera batean puzzleak egiten ikastea eta azkenik puzzleak editatzen eta sortzen ikastea.

Lantzen diren gaitasunak:
teknologia berrien erabilpena hezkuntzan.
kontzentrazioa eta pertsona eta objektuak espazioan antolatzeko gaitasuna.

Nori zuzendua:
Baliabide teknologiko hau Lehen Hezkuntzako ziklo guztietako haurrei zuzendua dago, bai puzzlea egiteko, eta baita puzzlea editatu eta sortzeko.

Erabilitako materialak:
Erabiliko den material bakarra internetera konektatu daitekeen ordenagailu arrun bat izango da.

Hona hemen jigsawplanet programa erabiltzen ikasteko bideo tutorial txiki bat:

Watch live streaming video from jokin_21 at livestream.com