Artikulu honek heziketa fisikoko saioetan teknologia berrien erabilpenari buruz azalpen eta adibide bat ematen digu. Interesgarria iruditu zaigu teknologia berrien gaia heziketa fisikoarekin konplementatzen duelako.
artikuluaren linka hementxe.
Iruzkina
Lehenik eta behin, aipatu behar dugu artikulu honek (power point) asko interesatu digula, izan ere, bertan gaur egungo teknologia berrien erabilpena eta ikasketa heziketa fisikoko saio batean nola garatu dezakegun azaltzen digulako.
Artikuluak ikasketa proiektu bati buruz hitz egiten digu, zeinen honen helburuak hasieran esplizituki azaltzen dituen. Helburu nagusiak bi dira: Alde batetik, ikasleak heziketa fisikoa ikasgaian lortzen dituzten kontzeptu eta helburuei buruz kontziente izatea bitarteko teknologikoen bidez hauek motibatuz. Bestetik, bitarteko teknologikoak ikasleen eskuetara jartzea, ikasleek gizartean dauden teknologia berriak ezagutzeko eta menperatzeko.
Hauexek dira irakasleak erabiltzen dituen errekurtsoak: power point-a kontzeptu teorikoak azaltzeko, ikasleen test fisikoak kontrolatzeko excel programa, ordenagailua eguneroko saioetan audio edo bideo modura erabiltzeko, kontzeptu praktikoak azaltzeko bideo didaktikoak eta interneten moodle bezalako plataforma bat ikasleei edukien berri emateko.
Ikasleek beren aldetik errekurtso hauek erabili behar dituzte: Ordenagailuan excel programa haien test fisikoak garatzeko eta kontrol bat eramateko. Gainera, excel-a betetzen joan ahala telaraña itxurazko grafiko bat azalduko zaie haien emaitzak argituz. Bestalde, moodle plataforma digitalari esker, irakasleak lan indibidualak eta talde lanak jarri ahal izango dizkie. Hauetariko bat garatzeko, kamera digitala erabiliko dute. Honen bitartez, altuera jauziaren faseak desberdintzen ikasiko dute, fase bakoitzari argazki bat ateraz ( argazkiak klasean egingo dituzte haien artean ), eta azalpena emanez. Horrela, beraien lana moodlen zintzilikatu ahal izango dute beraien auto obserbazioa eginez.
Iritzia
Argi dago artikulua asko gustatu zaigula, izan ere, heziketa fisikoa espezialitatean egonda, teknologia berriek gure arloan izan dezaketen indarra argi erakusten du. Orain arte, teknologia berriek eskolan bitarteko bezala izan zezaketen potentzi hura matematika, hizkuntza, natur zientziak edota gizarte bezalako arloan ikusten genuen. Artikulu honek, lehen esan dudan bezala begiak ireki dizkigu eta ideia berriak eman dizkigu gure ikasgaia gozotzeko.
Izan ere, zaila da heziketa fisikoko ikasgaian ikasleek alderdi fisikoa eta teoriko desberdintzea eta ondorioz bakoitza independenteki ikastea. Denok dakigunez, oso aspergarria iruditzen zitzaigun heziketa fisikoan alderdi teorikoa ez soilik garatzea; askotan ulertzea ere bai. Uste dugu teknologia berriei esker, alderdi teorikoa edulkoratu dezakegula, hura ikastea askoz errazagoa bihurtuz. Adibide garbienetariko bat grafikoena da. Ikasleei grafikoa nola sortzen den erakutsiko genieke eta ondoren haiek, haien datuak sartzean ondorioak garbiago ikusiko lituzkete, honela, ikasketa esanguratsuago bat garatuz.
Modu honetan, metodologiaren eboluzio bat ikusten dugu. Irakasketa-ikasketaren aldaketa sakon bat. Teknologia berriei esker, uste dugu, ikasleek alderdi teorikoa, alderdi teorikotik banatzen ikasiko dutela. Baina banatzeak ez du esan nahi bata egitean bestea ahaztea. Alderdi fisikoak beti bezala jarraituko luke, teknologia berrien ekarpenak izanda. Alderdi teorikoari dagokionez, fisikoan gertatzen denarekin konplimentatuko genuke, teknologiei esker, guztia errazagoa bilakatuz.