miércoles, 24 de noviembre de 2010

Avatarrak irakaskuntzan!!

Honako post honetan, avatarrak erabiliko ditugu metodo pedagogiko bezela. Sistema honek asko lagun gaitzake, batez ere haurren atentzioa erraz erakarriko dutelako, berrikuntza baita haientzako.

Voki programa da erabili duguna, eta programa honen bidez pertsonai ezberdin asko aukera daitezke,  zuk aukeratutako ezaugarri fisikoak erabiliz eta hautako bakoitzak aukera asko emango dizkigularik.

Ikus ezazue geure proiektu txiki hau:

Ondoren, pizza nola egiten den ikusi dezakezue, emakume trebe honen eskuz!!
begira begira!!


Beraz, hau izan da dena adiskideak! eta oraiiin, JATERA!!

HELBURU HEZITZAILEA:

Helburu askotarikoak ditu bitarteko honek baina ziurrenik garrantzitsuena motigarritasuna izango da. Azken finean Vokiak irakasleak esan beharreko guztiak beste modu interesgarriago, berritzaileago eta dibertigarriagoan egiten du, haurrek interes gehiago jarri dezaten. Esaera zaharrak dion bezalaxe " berritan, goxo".
LANDUTAKO GAITASUNAK ETA HORREN ZERGATIA:

a)  Teknologia berriak  erabiltzeko gaitasuna:
Teknologia berrien mundua ezagutzeko balioko du Vokiak. Haurrek avatarren abantailak aurkituko dituzte.

b) Informazioa interpretatzeko gaitasuna, eta horrekin ideia berriak eraikitzeko gaitasuna lortzea. 
Avatarrak emango duen informazioa erabilgarria izango da gaia edozein delarik ere.
c) Hizkuntza gaitasunak. Metodo honen bidez haurrek hizkuntza erabiliko dute beste edozein arlotan bezalaxe.

NORI DAGO ZUZENDUA?

Orokorrean hartuta baliabide hau edozein ikaslerentzat dago prestatua baina fokatzea haur eta lehen hezkuntzako ikasleetan egingo genuke gure ustez, marrazki biziduneko irudiak izanda oso erakargarriak izan daitezkeelako haurrentzat. Orokorrean haur askok arreta arazoak dituzte irakasgai arruntetan, irakasleen bakarrizketa monotonoak direla eta, eta hau soluzio bikaina izan daiteke arazo hori konpontzeko.

DAKARTZAN ABANTAILAK:

Avatarrak abantaila anitzak dakartza irakaskuntza prozesuan baina batez ere interesgarritasunean eta motibagarritasunean oinarritzen gera hau esateko. Horrela, irakasleari lana ere erraztuko dio, momentu batez ikasleen arreta oso ziurtatuko baitio.
Gainera, gaur egun oso zaila den zerbait lortzen lagundu dezake: haurrak motibaturik egoten. Horregatik oso komenigarria deritzogu bitarteko hau erabiltzeari.


ERABILI BEHARREKO ERREKURTSOAK:
Ordenagailu bat pertsonako nahikoa izango da, internet konexioarekin nola ez.

Hona hemen Voki bat nola sortu azaltzen duen tutorial txiki bat, espero dugu zuei balio izatea.


Watch live streaming video from irakastekno at livestream.com

jueves, 11 de noviembre de 2010

Komikia pixtonen bidez

Pixtona ere guk erabilitako baliabide pedagogiko informatikoa izan da. Honako baliabide honek, aukera asko eta asko ematen dizkigu eta gai teorikoak modu interesgarri batean emteko aukera eskaintzen digu.

Oso garbi dago, ikasleriak nahiago duela ikus baliabidea irakur baliabidearen ordez edota hobe asimilatzen dituela baliabide koloretsu eta mugimenduzkoak, liburu bat baino.

Pixtonak guzti hau eskeintzen digu komikien bidez: bertan marrazkiak diseinatzeaz gain, bokadilloen bitartez mezuak idatzi ditzake eta horien bitartez irakaskuntzaren parte bilaka daiteke baliabide hau. Helburua, beti bezela, ez litzateke pixtona nola egin ikastea, baizik eta pixtona erabiliz, beste gaia batzuk ikastea litzateke, bitarteko bezela.

Elur horeina eta esaera zaharra.

Ezetz aurkitu erantzuna letra zopan elur-horeinak baino lehen!!Hiru hitz aurkitu behar dituzu!

............ dagoenarentzat ......    ...............  ez.














L
O
H
I
R
I
K
B
E
K
O
L
A
I
A
G
O
S
D
T
M
N
A
Z
B
U
U
P
I
R
T
E
R
N
A
Ñ
R
O
H
I
L
D
U
I
D
T
X
J
E
E
R
T
O
B
E
   R